XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

16 urterekin Gurutze Gorrian elkarrekin ibiltzen ziren, eta euskaraz tutik ere ez zekiten (horregatik erdarazko agur hori).

Batak bestea entzule bezala zetorrela uste zuen, eta azkenean biak hizlari.

Euskaraz bazekiten ordurako, noski.

Hitzaldiaren ondoren berriketari eman zioten, eta aldizkari bat sortzearen ideia makinatu zuten.

Pentsa eta egin. 1984eko udaberrian atera zuten lehen alea.

Pott desagertua zenez, Bizkaiko idazleentzat plataforma bat sortu nahi zuten, jende berriak idatz zezan.

Sei ale atera zituzten urtebetean, baina bi arazorengatik ez zuen aldizkariak aurrera jarraitu.

Alde batetik, ez zuten beren artean talderik osatu, biak zeuden bakarrik.

Eta bestetik, beren artean izugarrizko koordinazio-falta zegoen, ideia guztiz diferenteak zituzten.

Horregatik, neurriren bat hartu beharrean, 2/3. aletik aurrera zera erabaki zuten: inkonpatible zirenez, batek ale bat prestatuko zuen, gaiak, egileak, etab. aukeratuz, eta besteak hurrengoa.

Horrela ez zegoen jarraitzerik, eta akabo.

Aldizkari horretan idazten zutenen aldetik, eskualde bateko aldizkaria izan zela esan genezake, Bizkaikoa alegia, baina ez zuten inoiz printzipiozko mugarik jarri.

Hala eta guztiz ere, Bilborekin identifikatua izan zedin nahi zuten, Euskal Herri osoan zabaldu izan zen arren.

Beste eskualdeetako jendeak parte hartu zuen bertan, literaturgintzarako plataforma ireki bat suertatuz.

Iraun zuen bitartean atsegina izan zen.

Oraingo honetan Durangotik dator soinua.

Ez zaituztete txistu eta danboliñaren doinuek parranda osteko goizean ohetik altxaraziko.

Imagina ohe bigun batetan gustoko emakume batekin zaudela.

Biluz biluzik.

Zuk entzun nahi duzuna esaten dizula, bere kontra estuturik, musukatzen zaituela.

Bere titi puntetan borobil bat errepasatzen duzula zure hatzamarrarekin etengabe eta zakila gehiago ezinean daukazula (...) (31); ametsa beti amets eta txepetxa beti txepetx.

Gonbite erakargarri horrekin azaldu zitzaigun Txistu y Tamboliñ aldizkariaren aleetariko baten editoriala.

1984. urtean lagun-koadrila bi elkartu ziren Durangon eta, betiko mugida aspergarriez kokoteraino zeudenez, herriari martxa pixka bat sartzea erabaki zuten.

Hori zen beren asmoetariko bat, zeren pertsona bakoitzak pretentsio piloa dauka.

Talde bezala da ondo pasatzea, gauzak gustora irakurtzea eta harreman roilo bat, harreman sinple baina majo bat gure artean.